Faktoria
Hezkidetzaz
"Zer paper jokatzen dute genero rolek ikasketak aukeratzerakoan?"
Pilas GOya | EITB Media
Irungo Toki Alai ikastetxean ikerketa aitzindaria hasi zuten duela bi urte Hezkidetza eta Matematikaren trataera bateratuta, neskak eta mutikoen autopertzpzioan dauden aldeak aztertzeko. FAKTORIA bertan izan da ikasleek beraiek egindako ikerketaren berri jasotzeko.
-
Jagoba, Zudaie, Udane, Kristell eta Laura
11:07 min
Ikerketa baten bitartez, ikasleek eurek frogatu dute oso zabalduta dagoela nesken artean zientzia eta teknologia arloetan mutilek baino gaitasun txikiagoa dutela uste izana. Bi urte daramatzate matematika ikasgaian, azterketa duten aldiro azken galdera bati erantzuten, ea zer nota espero duten. Ondoren, benetan lortzen duten notarekin alderatu eta frogatu ahal izan dute neskek, espero dutena baino askoz nota hobeak lortzen dituztela; mutilen artean tartea, iragarritako nota eta lortzen duteanaren artekoa, txikiagoa da nabarmen.
Laura, Kristell, Udane, Zudaire eta Jagobarekin hizketan, onartu dute konfidantza kontua delam neskek euren burua gutxiestera jotzen dutela eta ikerketa honen bitartez, jabetu direla gertatzen denaz.
Aritz Audikana eta Bea Rubio
Ikerketaren xehetasunak, nondik norakoak eta zergatik abiatu duten azaldu digute bestalde, Bea Rubiok, Toki Alaiko Hezkidetza arduradunak eta Aritz Audikanak, ikasketa buru eta matematika irakasleak. Eta azpimarratu dute, Zientzia eta teknologia alorretan dagoela arrakala neska eta mutikoek duten auto-pertzepzioan. Urtetan barneratutako genero rolen ondorioa da, diote eta hori da landu behar dnea ,nondik eta nola datorren.