Itxi

Faktoria

Ikastolen Elkartea

Artola: "Ekarpenak modu eraikitzailean egiten ditugu eta ez dugu harremana puskatuko Hezkuntza Sailarekin"

EITB Media

Hezkuntza Sailak, LABek eta Interinok langileen baldintzen inguruan sinatu duten akordioa harriduraz hartu du Ikastolen Elkarteak, Nekane Artola bitarteko lehendakariak nabarmendu duenez.

  • Nekane Artola

    Nekane Artola

    8:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nekane Artola Ikastolen Elkartearen bitarteko lehendakaria izango da 2024ko ekainean zazpigarren batzarra egin arte. Batzar horretan Ikastolen elkarteak plan estrategiko berria eta hori aurrera eramango duen zuzendaritza taldea aukeratuko du.

Hezkuntza Sailarekin harremanak onak direla adierazi digu Artolak "Faktoria" saioan, onartuta matrikulazio kanpainan ikastoletan izena eman eta publikora bideratu dituzten familien aferak tentsioa eragin duela.

Aldi berean, Hezkuntza Sailak, LABek eta Interinok langileen baldintzen inguruan sinatu duten akordioa harriduraz hartu du Ikastolen Elkarteak.