Titularraren itzalean
Jaiak Txaranga
Hemen da Txaranga uda!
Aritz Agirre | Euskadi Irratia
"Badator Txaranga uda" edo "Txaranga uda pasa"...kasu honetan asmatutako izenburuak oinarri hartuta osatu dugu azken irrati urteko (denboraldiko) erreportajea.Txaranga bateko musikarien uda eta beraien Sanferminak nolakoak diren ezagutu dugu gertutik, protagonista nagusien testigantzak jasota.
-
Iruñerriko "Jaiak" Txaranga. "Iruñeko Algara" Peñako txaranga da Sanferminetan.
6:37 min
Sanferminetako "Iruñeko Algara" Peñako txaranga da "Jaiak" txaranga. Asier Martínez txarangako tronboilaria da, eta Ibai Osinaga Elikoia jotzen duena. Biekin hitz egin dugu haien udako bizimoduaz, txarangako musikari izatearen ofizioaz, lana eta parrandaren arteko marra meheaz....
Titularren itzalean ezkutatzen diren arima, historia eta testigantzak ekartzen dizkigu argitara Aritz Agirrek astero Euskadi Irratiko "Faktoria"n.