Faktoria
Merkataritza txikia
Erreleborik apenas beti-betiko dendei eusteko
IMANOL DE LA VARGA | EITb Media
Euskal Herriko merkataritza txikia ez dago unerik onenean. Alokairuen prezioen igoera, kontsumoaren beherakada eta inflazioa arazo bilakatu dira; eta horrekin batera (edo beharbada, horren guztiaren ondorioz) errelebo falta. Merkataritzan dagoen errelebo falta aztertu dugu "Faktoria"n.
-
BILBOKO KALEAK
27:19 min
Gaztañeta harategia da Otxandioko harategi bakarra. Jesus Landaluzek denbora darama errelebo bila, baina, momentuz, inor ez da agertu negozioa hartzeko prest. Agertuko ez balitz, herria harategi gabe geratuko litzateke. Herri eta auzo askotan aurkitu ditugu antzeko adibideak; asko dira negozioa traspasatu nahi eta erreleborik aurkitzen ez dutenak.
Salbuespenak izan badira, Getxon jaso dugu Ciclos Olabarrietaren adibidea; Mikel Atxaerandiok hartu dio lekukoa Pablo aurreko jabeari. Hala, Ciclos Olabarrietak jarraitzen du auzoari zerbitzuaz gain, bizia ematen.
Dendarien ahotsaz gain, Amalur Angiozar Gipuzkoako Bazkundeko Merkataritza eta Turismo arduradunaren irakurketa ere batu dugu. Aitortuta merkataritza ez dagoela unerik onenean, uste du hau badela garai ona merkataritzaren aldeko apustua egiteko. Hori bai, egungo errealitate eta joeretara egokitzearen beharraz mintzatu zaigu, eta zenbait aholku eman dizkigu.