Faktoria
Mugikortasun astea
"Isurketa Baxuko Eremuen helburua da gure hiri eta herri handietako aire kalitatea hobetzea"
Pilar Goya | EITb Media
Legez, urtea amaitzerako ezarrita behar dute Hego Euskal Herrian, 50 mila biztanletik gorako hiri eta herrietan. Ezarriko diren trafiko mugez, ibilgailuen sailkapenaz, salbuespen eta balizko moratorietaz jardun dugu "Faktoria"n, Donostia, Bilbo eta Gasteizko mugikortasun arduradunekin.
-
Herri eta hirietako aire kutsaduraren eragile nagusia hirietan, zirkulazioa da.
29:18 min
Hiri barruan zirkulazioa mugatua duten eremuak dira emisio baxuko zonaldeak, ibilgailuak airera botatzen dituzten isurien arabera sailkatzen dira,bakoitzak bere ikurrra du eta kutsatzaileenek ezin dute ezta sartu ere egin eremu horietan, eremu horretako auzokide ezbadira.
50 mila biztanletik gorako herri eta hirietan ezarri behar dira, Klima aldaketaren legeari jarraiki. Hego Euskal Herrian, lau hiriburutan Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen eta Irun, Barakaldo eta Getxon. Orain arte, Iruñean bakarrik dago indarrean isuri baxuko eremua; sarrera mugatuko eremuari izena aldatuta ezarri dute. Oso aurreratuta Bilbo legoke, datorren hilean eraman nahi dute ordenantza berria udaleko osoko bilkurara, eta gainerakoetan, fase ezberdinetan daude: Donostian ingenieritza teknikoari esleipena egin diote eta Gasteizen jada partehartze prozesuari ekin diote.
Hiri bakoitza zertan ari den kontatu digute Nora Abete Bilboko mugikortasun eta jasangarritasun zinegotziak, Iñaki Gurtubai Gasteizkoak eta Jone Argoitia Donostiako mugikortasun zuzendariak.
Orain arte, Iruñean, sarrera mugatuko eremuari izena aldatu eta emisio baxuko zonaldea ipinita, indarrean duen euskal hiri bakarra da. Baina ez da bestelako aldaketarik egin. Ibilgailuek ez dute aparteko txartelik beharko sartzeko, orain artekoari eutsiko diote, oraingoz.
Bilbon aldiz, Nora Abetek aurerratu duenez, etiketarik gabekoei eta B txarteldunei galaraziko zaie sarrera (zaharrenak eta kutsatzaileeenak direnak), ez ordea, C txarteldunei.
Donostian, azterketa teknikoak amaitzear daude zonaldea bera adosteko. Hibaiaren ondoko kalea hartuko duen ikusteko dagoela adierazi du Jone Argoitiak, "bide hori Groserako sarbidea ere badelako".
Gasteizen, eremua zehaztuta dago erabat, Iñaki Gurtubaik adierazi duenez, Alde zaharra eta Zabalguneko bi kale.
Guztiek diote salbuespenak izango direla auzikideentzako eta garatu beharko direla eremutik kanpo aparkalekuak, garraio publikoa sustatu eta bizikletaren erabilera bultzatu, bide egokiak osatuz.
Gaur egun, Euskadiko ibilgailu parkearen % 4k bakarrik ahalko luke ahalko luke bere horretan mugarik gabe sartu eremu hauetan, ECO edo ZERO txartela dutelako. Ibilgailu gehienei C txartela dagokie, % 34 eta beste horrenbeste ia, %33 B txartelen taldekoak dira.Zenbaki hauek erakusten dute zahar samarra dela Euskadiko ibilgailuen parkea. Bataz beste, 14 urte irauten digute auto batek edo furgoneta batek. Europar Batasunean bataz bestekoa, 12 urtekoa da.
.