Itxi

Faktoria

Hizkuntzen ofizialtasuna

Idurre Eskisabel: "Hizkuntzen eta hiztunen berdintasunerako ez da batere albiste ona Albaresen iragarpena"

Jone Larrañaga | EITb Media

Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak dio Bruselan atzo gertatutakoak oso gorputzaldi txarra utzi diela. Hizkuntzen defentsan ari diren elkarte katalan eta galegoekin gaur dute bilera egitekoa

  • Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusia

    Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusia

    5:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorputzaldi txarra utzi die Kontseiluko arduradunei Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak katalana lehenetsi izana Europan. Hizkuntza eskubideak, giza eskubideak direla gogoratu du Idurre Eskisabelek eta, alde horretatik, iragarpena "hizkuntzen berdintasuneako eta hiztunen berdintasunerako" albiste txarra dela.