Faktoria
Nola agurtu
Muxuak, norentzako?
JOne Larrañaga | EITb Media
Agurtzerakoan bi muxu emateko ohitura berraztertu beharraz aritu dira solasean Nuria Lopez de Gereñu, June Fernandez eta Itxaro Borda.
-
muxu baten atarikoa
20:33 min
Muxuak. Zer dira? Zer zentzu ematen dio bakoitzak muxuari? Eta norentzako dira egoki? Gizonezkoek emakumeak agurtzerakoan ematen diren bi muxuen ohitura berrikusi behar da? Eta nagusiek haurrei muxuak eskatzearena? Galdera horiei denei erantzuten aritu dira solasaldi interesgarrian June Fernandez genero aditu eta kazetaria, Nuria Lopez de Gereñu enpresaria eta Itxaro Borda idazlea.