Faktoria
FUTBOLA
Asier Riesgo: "Seko erortzen naiz ohean gauero; jokalari nintzenean baino nekatuago iristen naiz"
JOn Artano | EITb Media
Hamaika urte koxkorrekin iritsi zen Zubietara, han hezi zuten eta bi hamarkada baino gehiagoan izan da futbolari profesionala. Uda hasiran erretiroa hartu du debarrak eta orain, 40 urte bete berritan, bizi berri bati ekin dio. Atzera eta aurrera begirakoez aritu da.
-
Asier Riesgo, EITBren Miramongo egoitza atarian
22:32 min
Sanse, Eibar, Reala lau urtez, Huelvako Recreativo, Realean beste sasoi bat, Osasuna gero bost urtez, eta ostera Eibar lau denboraldiz. Gero Girona, eta azken hiru saioak Madrilen, Leganesen... 20 urte baino gehiagoan futbolari profesionala izan da. Oroitzapenez eta ikasgaiez hitz egin du Riesgok. Eta hasi, galtzen ikasteaz hasi da, berak entrenatzen duen taldeak, Hamaikak bateko gaztetxoak, 10 eta huts galdu dutelako asteburuan.