Faktoria
Zerga erreforma
Itxaso Berrojalbiz: "Aberastasun handien zergari oposizioak abstentzio kritikoa ematea espero dut"
Jone Larrañaga | EITb Media
Arabak eta Gipuzkoak onartuko ez balute ere, euskal ogasunek egindako proposamenarekin aurrera egingo duela adierazi du Bizkaiko Ogasun diputatuak.
-
Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun diputatua
21:52 min
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkako jarrera azaldu duten arren, Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun diputatuak aurreikusten du onartu egingo dela hiru lurraldeetan Aberastasun Handien Gaineko zerga. Hala ez balitz ere, Bizkaiak konpromiso horrekin aurrera jarraitu eta onartu egingo duela iragarri du. Adierazi duenez, Espainiako Gobernuak indarrean duen zergaren bidez euskal ogasunek prestatu dutenaren bidz baino % 30 gutxiago jasoko litzateke Bizkaian.
Argudio hori baliatuta, koherentziaz jokatzeko deia egin die EH Bilduri eta Elkarrekin-Podemosi. Berrojalbizek haien abstentzio kritikoa espero du.