Itxi

Faktoria

ARKAITZ ANTIZAR

Arkaitz Antizar: "Ez da justua esatea Comisiones Obrerasek euskararen kontra egiten duela"

IMANOL DE LA VARGA | EITb Media

Euskadiko Comisones Obreras sindikatuko ordezkariak Euskadi Irratiko "Faktoria"n argudiatu du epaitegietan erregistratu dituzten helegiteak ez direla hizkuntza irizpideen kontra jarritakoak izan; aitzitik, Jaurlaritzaren arauak errespetatu ez dituzten administrazioen kontra egin dutela.

  • ARKAITZ ANTIZAR

    ARKAITZ ANTIZAR

    24:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskararen erabilera mugatuko duten hainbat epairen iturburuan Comisiones Obreras sindikatuaren helegiteak dauden arren, Arkaitz Antizar ordezkariak euren jarrera azaldu nahi izan du "Faktoria" albistegian. Argudiatu du CCOOk ez duela epai-bidera jo hizkuntza eskakizunekin ados ez daudelako, baizik eta zenbait administraziok ez dutelako errespetatu Jaurlaritzak onartutako araudia. Sindikatuak euskararen aldeko jarrera irmoa duela adierazi du, eta ahalik eta langile gehien euskalduntzeko proposamenak egin dituztela.

Zenbait sektoretan izaten ari den greba dinamikari buruz galdetuta, Antizarrek adierazi du greba dinamika ez dela higadura estrategia bat, errealitatearen ondorio baizik; langileen nahitik eratorritako egoera dela uste du.

Itxura guztien arabera Legebiltzarrak onartuko duen hezkuntza lege berria ez du ontzat eman, bere ustez ez duelako hezkuntza publikoa erdigunean jartzen. Uste du lege berriak ikasleei ahalik eta baliabide gehien eskaini beharko lizkiekeela euskaraz eta gazteleraz ahalik eta maila onena lortzeko, baina aitortu digu sindikatuan ikuspegi ezberdinak dituztela orain arteko hizkuntza ereduen egokitasunaren inguruan.

Lan istripuez galdetuta, gaitzetsi du kostuak murrizte aldera enpresek segurtasun baliabideak murrizten dituztela; horren aurrean, kontrol eta jarraipen handiagoa eskatu du.

Espainian sortuko den hurrengo gobernuari neurri konkretuak eskatu dizkio, besteak beste, inflazioari aurre egin ahal izateko. Antizarrek langileen antolakuntza aldarrikatu du, lan baldintza hobeak eskuratze aldera.