Faktoria
Haurren aurkako sexu erasoak
Maitane Urizar: "5 haurretik batek jasaten du sexu indarkeria. Formazioa eta sentsibilizazioa falta zaigu"
Jon Artano | EITb Media
Gure Sarea elkarteko ordezkaria da Urizar. Umeen aurkako sexu indarkerian kontzientziazioa sustatzea dute helburu. Arazoaren neurriak akuilatuta, profesionalak, ikertzaileak eta biktimak batzea erabaki zuten, eta erakunde publikoetan eta, oro har, jendartean eragin nahian ari dira.
-
Maitane Urizar, Euskadi Irratiaren Bilboko egoitzan
17:56 min
Bost haurretik batek pairatzen ditu sexu erasoak, eta proportzioa askoz handiagoa da babes-etxeetan dauden umeen edo desgaitasuna duten haurren artean. Maitane Urizarrek profesionalei formazioa eman beharraren garrantziaz hitz egin du, oso zabalduta dauden zenbait mito gezurtatu ditu eta nabarmendu du erasotzaileek estrategia bat izan ohi dutela eta, gehien-gehienetan, konfiantzazko pertsonak izan ohi direla, "gertukoak, familiakoak".