Itxi

Faktoria

AMNISTIA LEGEA

Bengoetxea: “Amnistia legeak berarekin ekarriko luke estatuaren autokritika”

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Jose Ramon Bengoetxea Zuzenbide Teorian katedraduna eta Europar erakundeetan aditua denak "Faktoria"n azaldu digu Amnistia legeak inplikatuko lukeela Estatuak Kataluniako auziaren judizializazioa ezbaian jarriko lukeela orain.

  • KATALUNIA

    KATALUNIA

    18:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose Ramon Bengoetxea Zuzenbide Teorian katedradun eta Europar erakundeetan adituak azaldu digu historikoki bi faktorek motibatu izan dituztela Amnistia Legeak. Trantsizio testuinguru batean mugarria finkatzeko; edota, legegileek ulertu dutelako une jakin batera arte aplikatu diren legeak zurrunegi aplikatu izan direla. Bengoetxearen ustez, Kataluniako kasuan erdibideko formula bat da aplikatu beharko dena.

Amnistia legeak inplizituko ekarriko luke estatuaren aitortza bat. Berak ulertzen duenez, lege honekin estatuak aditzera emango luke prozesuaren judizializazioa ez zela egokia izan, eta aitortuko luke auzia politikoki konpondu behar zela.