Itxi

Faktoria

Eusko Ikaskuntzako kidea

Amaia Nausia: "Baterez ezagutzen ez duzun hizkuntza batekiko atxikimendua oso zaila da"

Pilar Goya | EiTb Media

Euskalgintzaren Kontseiluak biharko deitu duen manifestazioaren testuinguruan, aniztasunaz eta bizkidetzaz, euskaraz eta nazio identitateaz Eusko Ikaskuntzak Nafarroan osatu duen ikerketaz mintzatu zaigu "Faktoria"n, Amaia Nausia. Legeen babesaz gain herritarren jarreren garrantzia azpimarratu du.

  • Amaia Nausia, EUSKO IKASKUNTZAko proiektu zuzendaria da.

    Amaia Nausia, EUSKO IKASKUNTZAko proiektu zuzendaria da.

    18:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskalgintzaren Kontseiluak biharko deitu duen manifestazioaren testuinguruan, aniztasunaz eta bizkidetzaz, euskaraz eta nazio identitateaz Eusko Ikaskuntzak Nafarroan osatu duen ikerketaz mintzatu zaigu "Faktoria"n, Amaia Nausia. Baztan, Berriozar eta Castejongo herritarrak hartu dituzte azterketarako eta galdetu diete besteak beste, zer den  Nafarroa eurentzat, zer nolakoa nahiko luketen.... eta bizikidetzarako oztopo gisa irten dira polarizaizo ideologikoa, nazio indentitteen arteko talka eta euskararen kudeaketa. 

Amaia Nausiak adierazi duenez, herritarren jarrerak aztertu dituzte eta ez euskarak Nafarroan bizi duen egoera, eta ikusi dute zonifikazioak belaunaldiz belaunaldi, jarreretan eragina duela: "Azken 6, 7 urtetan gora egin dute euskararekiko jarrera ezkorrek. Nafarroan, ikaslegoaren %60ak  badu eskubidea euskararekiko inolako harremanik ez izateko eta  ezagutzen ez duzun hizkuntza batekiko atxekimendua oso zaila da".

Zonifikazioak desberdinkeria ere sortu duela adierazi du, Amdnistrazioak erabakitzen duelako non bai ea non ez jaso daitekeen euskara hezkuntzan eta behin heldutasunera iritsitakoan,  Administrazioaren lanpostuei begira  adibidez, desberdinkeria egoera batean sentitzen dira euskara ikasi ez dutenak jaso dutenekiko. Ez dela Administrazioaren kontua soilik, herritarren jarrerak pisu handia duela ere gaineratu du Amaia Nausiak.

Aniztasunaren kudeaketa demokratikorako bestalde, bestearekiko tolerantzia soilik ez, onarpena eta errekonozimendua ere behar direla azpimarratu du eta zentzu horretan, feminismotik asko ikasi litekeela, galtzaile-irabazle dikotomia ezabatu elkarren ondoan kokatzen gaituen narratiba berri bat sortuz.