Faktoria
HIRI SEGURTASUNA
Hiri segurtasuna, hari mutur ugariko auzi konplexua
Imanol De La Varga | EITB Media
Gero eta ozenago entzuten dira hiri-segurtasunari lotutako kezkak. Batez ere, hiri handietan ugaritu dira bizilagun eta dendarien kexak. Donostiako adibideari tiraka landu dugu gaia Euskadi Irratiko Faktorian.
-
ERTZAINTZA ETA UDALTZAINGOA
22:55 min
Donostian badira zenbait eremu zaurgarri. Martutene, Artzain ona edota Egia auzoko bizilagunek salatu izan dute segurtasun falta gero eta nabariagoa dela. Segurtasun sailak helarazi dizkigun datuek erakusten dute baietz, urtebeteko epean kaleko segurtasunari lotutako arau hausteek gora egin dutela.
Juan Carlos Gonzalez Etxebarri, Donostiako Ertzain-etxeko komisario ordeak azaldu digu Donostia hiri segurua den arren, badaudela bereziki zaindu beharreko eremu batzuk. Hala ere, ezberdintasuna egin digu segurtasun falta, eta segurtasun falta sentsazioaren artean. Batzuetan, delitu ez diren jarrera batzuek sortzen dutelako ezinegona.
Peio Aierbe SOS Arrazakeria elkarteko koordinatzaileak bere kezka azaldu digu, fenomeno honen ondorioz diskurtso arrazisten ugaritzea antzeman dutelako. Egoera bideratzeko baliabideak eta herritarren inplikazioa eskatu ditu.