Itxi

Faktoria

Segurtasun koordinatzailea

Asier Erkoreka: "Udaltzainek armak eramateaz ez dago eztabaidarik"

P.G. | EITb Media

Euskadiko udaltzainek armak eta bestelako defentsa baliabideak eraman ditzaten Jaurlaritzak onartuko duen dekretuaz mintzatu gara "Faktoria"n Asier Erkoreka Segurtasun Saileko Segurtasun Koordinaziorako zuzendariarekin.

  • Asier Erkoreka, segurtasun koordinaziorako zuzendaria Segurtasun sailean.

    Asier Erkoreka, segurtasun koordinaziorako zuzendaria Segurtasun sailean.

    9:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udaltzainei zer-nolako ekipamendua baimenduko zaien, armen erabilerari buruzko zehaztasunez eta dekretua indarrean sartzeko epeez galdetu diogu Asier Erkorka Segurtasun Saileko Segurtasun Koordinaziorako zuzendariari, baita armak soinean eramatea beharrezkoa ote den herri txikietan ere. Erkorekaren hitzetan, "horretan ez dago eztabaidarik. Gaur egun, udaltzainen % 84k armak daramatzate, 466 udaltzain bakarrik daude armarik gabe Gipuzkoan".

Aipatu duenez, gainera, tokiko erakundeek badute autonomia armak kasu batzuetan ez erabiltzea erabakitzeko, beti ere txosten arrazoitu batetan oinarrituta badago.

Otsail-martxorako dekretua indarrean egotea espero du. Herri txikiek 5 urteko epea izango dute aplikatzeko.