Itxi

Faktoria

Erreportajea-Tecnalia

Belaundaldi berriko robotak: ikusteko eta interpretatzeko gai

Izaro Insausti | EITb Media

Robotikan eman diren pausoei esker, teknologia berriak aurrean dutena ikusteko eta horrekin egin behar dutena interpretatzeko gai dira. Jon Oñativiak, Tecnaliako fabrikazio malguko robotika arduradunak, azaldu du azken urteetan garatu diren gailuek ahalbidetu duela hori.

  • Jon Oñativia, Tecnaliako fabrikazio malguko robotika arduraduna.

    Jon Oñativia, Tecnaliako fabrikazio malguko robotika arduraduna.

    8:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken urteetan teknologia berriek aurrera abiadura bizian egin dute, eta horrek ahalbidetu du, zenbait esparrutan belaunaldi berriko robotak erabili ahal izatea. Jon Oñativia Tecnaliako fabrikazio malguko arduradunak eman ditu Euskadi Irratiko "Faktoria"'n berritasunen inguruko xehetasunak. Azaldu du 3D kamerei esker, robot asko "parean dutena ikusteko" gai direla orain, eta programazio zehatzik egin behar izan gabe parean dutenarekin "zer egin interpretatu" egiten dutela.

Lana errazteaz gain, pertsonentzat arriskutuak izan daitezkeen eginkizunak gauza ditzakete robot hauek. Hala nola, material pisutsuak garraiatu edota kimikoki kalteren bat eragin dezaketen produktuak manipulatu. Tecnaliako arduradunak gaineratu du, ordea, ez dituela honek langileak ordezkatuko, bidelagun izango direla baizik. Are gehiago, teknologia hauek gizarteko esparru gehiagotara zabalduko direla uste du, eta, beraz, gehiago lan egin beharko da hauekin.