Itxi

Faktoria

KAZETARITZA ETA HERRIGINTZA

Menane Oxandabaratz: "80ko hamarkadan euskarazko irratiak abiatzea mirakulu baten gisakoa izan zen"

Jon Artano | EITb Media

"Herritarren parte hartzeari esker ekimen handiak egin daitezkeela frogatzeagatik", eta "gidari eta erreferente" izateagatik, ohorezko Rikardo Arregi Kazetaritza saria jaso aurretxoan elkarrizketatu dute Oxandabaratz HERRIA astekariko erredakzioan.

  • Menane Oxandabaratz HERRIA astekariaren egoitza atarian

    Menane Oxandabaratz HERRIA astekariaren egoitza atarian

    24:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Menane Oxandabaratz. Lau hamarkada barrena dira kazetaritzan hasi zena; are gehiago Daniel Landartek antzerki grina txertatu eta hortik euskararen militante egin zena. Irratigintzan bide oparoa egin ondoren, duela bost urtetik Herria astekariko erredakzioburu da. Gazteak erakartzeko zailtasunak aipatu ditu, eta gazte horiei berei ikastolen eta irratien abiatzea zein baldintzatan egin zen transmititzea inportantea dela azpimarratu du.