Faktoria
KAZETARITZA
Amagoia Mujika: "Kalifornian nengoen Egunkaria sortu zutenean; 'nik hor egin nahi dut lan' pentsatu nuen"
JOn Artano | EITb Media
Bost hilabete bete ditu BERRIAko zuzendari postuan Mujikak. Aldi berri honetan ikasi duenaz aritu da elkarrizketan, baita iraganeko oroitzapenez, paperekoari oraindik orain eman dioten jiraz, eta etorkizunaz ere.
-
Amagoia Mujika Euskadi Irratian
18:15 min
"Iraultza txiki bat" izan da Berria kazetarentzat duela pare bat astekoa. Hala kontatu du Amagoia Mujika Tolaretxipik Faktorian. 20 urtean kazetak izandako eraldaketa sakonena egin dute; programa informatikoak, lan ordutegiak, lan moduak eta egunkariaren beraren itxura aldatuz.
"BERRIA aurrez ezagutu gabeko kalitate mailara eramango du" esan zuen Martxelo Otamendik zuzendaritzaren lekukoa Mujikari eman zionean. Hori lortzeko bideak nola ari diren urratzen kontatu du.
Bihar beteko dira 33 urte Euskaldunon Egunkariaren Durangoko Azokan aurkeztu zutela. Amagoiak kontatu du bera AEBtan zela garai hartan... "Ahizpa batek zero alea bidali zidan, eta pentsatu nuen: 'nik hor egin nahi dut lan'... eta, nola diren gauzak, ez nuen sekula pentsatuko nagoen lekuan egongo nintzenik!"