Faktoria
ELKARRIZKETA
Isa Egiguren: "Ginea Bissau-n emakumeen % 46k jasaten du mutilazioa debekatuta egon arren"
I. I. B. | EITb Media
Nafarroako Dunia Musso elkartearekin ezagutu du Ginea Bissau-ko egoera Isa Egigurenek. Faktorian kontatu ditu han ikusitakoak.
-
Isa Egiguren.
21:43 min
Egiptoren eta Marokoren ondoren, Ginea Bissau izan du helmuga Isa Egigurenek. Dunia Musso (Emakumeen Bidea) elkarte nafarrarekin egin du bertarako bidea. Emakumeen mutilazioarekin amaitzea du helburu elkarteak. Izan ere, debekatuta egon arren, bertako ia emakumeen erdiak jasaten du mutilazioa. Afrikako 29 herrialdeetan da legezkoa emakumeen aurkako mutilazioa.
Egigurenek Euskal Herriko errealitatearen zati bat ere azaleratu du. Izan ere, Euskal Herrian bizi eta jaioterrira oporretara itzultzen diren emakume gazte afrikar askori gertatu izan zaio, ustekabean familiak mutilatzea. Azaldu du, Nafarroako gobernuak baduela programa bat kasu hauek atzemateko.