Faktoria
GARBIÑE ARANBURU
Garbiñe Aranburu (LAB): “Langile publikoen egoera ikusita, mobilizazio eta greba gehiago etorriko dira”
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Sektore publikoan iaz deitutako greba deialdiek mugimendu txikiak eragin badituzte ere, langile publikoen egoerak kaskarra izaten jarraitzen duela esan digu Euskadi Irratian Garbiñe Aranburu, LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak, eta litekeena dela greba eta mobilizazio gehiago etortzea.
-
GARBIÑE ARANBURU
24:04 min
EAJri eta, oro har, Jaurlaritzari leporatu die langileen borroka desitxuratu eta garrantzia kentzeko saiakera egin izana. Ukatu du grebak helburu politikoekin deitu dituztenik. Sindikatu arteko batzarretan egoera aztertzen ari direla esan digu, eta egoera ikusita, litekeena dela greba deialdi gehiago deitu behar izatea.
Elkarrizketan zehar, justuagoa eta progresiboagoa izango den zerga-eredua eskatu du. Zentzu horretan, erakundeen kontra egin du; herritarren mesederako izango den erreforma egiteko batere borondaterik ez dutela esan du. EAJri leporatu dio enpresa energetiko handien eskakizunen aurrean men egitea, eta patronalaren alde lerratzea. Euskal Herriak zerga burujabetza osoa beharko lukeela gaineratu du.
Lehendakari berria izango denari, eskaera bat egin dio: herritarrekin lerratu dadila eta ez patronalarekin.