Itxi

Faktoria

Jaiotza tasak umeak haur gutxi

Haurrak izateko neurriak aztergai. Sarako jaiotza kopuru handiaren adibidea eta soziologoaren ñabardurak

Nagore Telleria | EITb Media

Ume gehiago izatea bultzatzeko dirulaguntzek emaitzarik ematen al dute? Portugal eta Alemaniako berri jaso dugu, eta Iparralde eta Hegoaldearen arteko aldeak aztertu. Aldaxka haureskolan, Teach for Portugal erakundean eta EHUko soziologia sailean jo dugu atea.

  • Haur jaio berri bat

    Haur jaio berri bat

    31:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marta Luxan Serrano Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoak datuak interpretu dizkigu aurrena. Jaiotza kopuruak behera egitea esperotzekoa dela dio, guraso izateko adinean emakume gutxiago dagoelako. Portugalen, jaiotza kopuruak gora egin duela kontatu digu Jon de Andresek.  Immigrazioaren gorakada handiarekin eta prekarietateari aurre egiteko neurri sendoekin batera etorri dela haurren jaiotzan hazkundea. Haurrak izatea ordea, ez dela diru kontua bakarrik dio soziologoak, zaintzarekin lotuta dagoela eta baita gurasotasuna ikusteko moduarekin ere. Sarako herrian, haur asko jaiotzen dira eta gurasoak puskaz gazteagoak dira Iparraldean Hegoaldean baino. Aldaxka haur eskolan hezitzailea da Maritxu Etxeberri. Amaia Arotzarena berriz, hiru umeren ama. Gurasoen etxea zatitu eta bertan bizitzeko aukera dutela azpimarratu du Amaiak, aiton amonak zaintzan inplikatzeak ere errazten duela haurrak izatea, eta kontziliaziorako neurriak ere makulu onak direla.