Itxi

Faktoria

Hagako auzitegian genozidioaz

Jon Landa:"Kautelazko neurriak iritsiz gero presioa ikaragarria izango da Israel eta bere aliatuentzat"

P.G. | EItb media

Jon Mirena Landa EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunak argitu du egun hauetan Hagako nazioarteko auzitegian egiten ari diren saioek genozidio delitua agertarazteko balioko dutela eta ondoren etorri litekeela epaitegi penala. Nabarmendu du Hegafrikak aurkeztu duela eta ez Europak genozidio salaketa.

  • Isareli genozidio delitua leporatu dio Hegoafrikak.

    Isareli genozidio delitua leporatu dio Hegoafrikak.

    13:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zuzenbidearen ikuspegitik, hainbat argibide eskaini ditu Jon Mirena Landa EHUko zigor zuzenbideko katedradunak "Faktoria"n, Hagako nazioarteko auzitegian izaten ari den saioaz eta Hegoafrikak Israelen aurka aurkeztu duen genozidio salaketaz:  Genozidioa izan dela frogatzeko " ez da nahikoa  guda krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak izan direla erakustea  baizik eta horren guztiaren helburua, palestinarrak akabatzea dela erakustea, sinesgarri egin behar da  estatuko aparato osoa dagoela nolabait helburu horretan nahastuta. Gero argitu beharko litzateke nork ematen zituen aginduak eta nola bete diren eta bete arazi diren".

Baina hori gero etorriko litzateke eta zigor auzitegiren ardura litzateke, orain Hagako nazioarteko auzitegiak ebatzi behar du ea Genozidio delitua prebenitzeko eta zigortzeko konbentzioa urratzen ari den. Eta bereziki garrantzitsua, kautelazko neurriren bat ezartzen ote duen, "presio ikaragarria litzateke Israelentzako, jada izaten ari da auzia bera eta horregatik erretorika aldatu dute agintariek, gauza ezberdinak esaten dituzte ingelesez edo hebreraz, hain argiak dira egitateak". Eta aipatu du presio horrek setio politikoa jasatera eraman dezakeela Israel aliatuen aldetik, "genozidioa badago tartean, Israeli jardun militarrean laguntzen zaion heinean aliatuak  erantzule  juridiko izatera iritsii litezkeelako".

Europaren jokabidea "tristea" izan dela aipatu du: "Giza eskubideen txapelduna izan nahi du Europak baina oraingoan, hego globala izan datxapela jantzi duena. Hegoafrikak eta ez Europak eman du urratsa epaile batek hartu dezan erabakia. Tristea da gure estatuak nola dabiltzan Ameriketako Estatu Batuen atzetik eta ez diren giza eskubideak defendatzen ari.