Faktoria
BESTE NI
Leire Egaña & Leire Egaña: Kameraren bisorean jartzen du begi-ninia batak; eskopetaren miran besteak
Jon Artano | EiTb Media
Mendia dute elkargune, bat izatekotan. Mendibide, xendra eta zidorretan ibili ohi dira bila, atezuan, nahiz ez duten gaur arte elkar topo egin.
-
Leire Egañak, Euskadi Irratian
21:45 min
Leire Egaña Bastida Mintxeta (Elgoibar, 1986). Sei aldiz jarraian izan da Euskadiko Txapeldun Ehiza Txikian, Lan txakurraren laguntzaz.
Elgoibarko ikastolako haurtzaindegiko hezitzailea da 19 urte zeuzkanetik. Leia hiru urteko alabaren ama da.
"Gaztetan hartutako bide eskasa utzi izana zor diot ehizari".
Leire Egaña Blanco-Argibay (Oñati, 1988). Zuzenbidea ikasi zuen, gero zientzia politikoak eta gero Zinemagintza London Film School-en.
"22 ordu ametsetan ibili ezin eta azkenean ihesbidea zineman aurkitu nuen".