Itxi

Faktoria

Pornografia

Maria Dosil: "Orain dagoen pornoa oso-oso bortitza da; ezinbestekoa da muga jartzea"

EHUko Hezkuntza fakultateko irakaslea da Dosil eta pornoak harreman afektiboetan duen eragina ikertzen du. Ontzat jo ditu Espainiako Gobernuak sarbidea mugatzeko iragarri dituen neurriak. Ezinbesteko urratsa dela dio.

  • Generación porno telebista saioko irudi bat

    Generación porno telebista saioko irudi bat

    12:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europako beste herrialde batzuk egin bezala, adin txikikoei pornografiarako sarbidea mugatzeari buruzko legea onartzeko asmoa du Espainiako Gobernuak, Pedro Sanchez gobernu-presidenteak asteburuan iragarri duenez. Hamabost urtetik beherako gazteen artean pornografia modu orokortuan kontsumitzen dela aintzat hartuta, adin txikikoei eduki horietarako sarbidea mugatzeko tresnak jarri asmo ditu martxan. Adituek begi onez ikusten dituzten neurriak. Horien artean da Maria Dosil EHUko irakasle eta harreman afektiboetan pornoak duen eraginari buruzko ikerlaria. "Faktoria"n zehaztu du haur eta nerabeek "oso oso porno bortitza" ikusten dutela eta industriari hesiak jarri behar zaizkiola lehen bait lehen. Dena fiskalizatzea ezinezkoa den arren, urrats hau ezinbestekoa dela adierazi du Dosilek. Gogoratu du, nolanahi ere, neurri hauek jarraipena egitea eskatzen dutela eta hezkuntza afektibo-sexuala, bereziki, indartzea.