Faktoria
PSEko diputatua kongresuan
García Gurrutxaga: "Garbi dut aurrekontuak aterako direla eta inbestidurako bazkideek ere nahi dutela"
P.G. | EiTb Media
M.Luisa Garcia Gurrutxagak onartu du kongresuko jarduna ez dela erreza izaten ari baina argi du inbestidurako bazkideek,JUNTSek barne, arduraz jokatuko dutela. Agindutako eskumenak Euskadira iritxiko direla eta EH Bildurekin egoera normalizatu bat izan arte urratsak falta direla aipatu du FAKTORIAn.
-
Maria Luisa Garcia Gurrutxaga, PSEko Gipuzkoako diputata
23:13 min
Gipuzkoako PSEren diputatu Maria Luisa Garcia Gurrutxagak onartu du JUNTSekin harremanak ez direla errezak baina uste du arduraz jokatuko dutela, alternatiba zein den pentsatu behar delako eta horrekin tentuz ibili behar delako. Ez du aurrekonturik onartu gabeko eskenatokirik aurre ikusten. PODEMOSekin kezkatuago mintzatu da, joan den astean gobernuak aurkeztutako dekretu baten aurka bozkatzean, hanka sartu zutela iritzita.
Sanchezen gobernuak EAJrekin adostutak oeksumenei buruz, bestalde, dio hitza beteko dela eta hiru hilabeteko epea aipatu badute, epe horretan esku aldatzea egitea posibl dela ikusi dutelako izango dela. EH Bildurekiko, lankidetza badagoela esan du, udaletan, Legebiltzarrean baina bereziki Madrilen oso onak direla aipatu du, "haiek han arduraz jokatzen dutelako". Euskadin egoera ezberdina dela uste du, "egoera normalizatu bat izan arte urratsak falta dira, Adnuezak argi esan dio EH Bilduri aitorpen bat egin behar dela gertatutsakoaz, ez bakarrik biktimen errekonozimenduan, hori eman dira urratsak... falta da hasieratik gaizki egon zela esatea, guk, Anduezak GALen kasuan esan dugun bezala".
Euskadiko alderdi sozialistan ematen ari diren erreleboez, hitz onak izan ditu Iñaki Arriola eta Idoia Mendiarentzat eta aipatu ere aipatu du Mendiak politikagintzan jarraitzeko aukera, Madrilen edo Europan ere paper ona egingo lukeela iritzi baitu.
Hezkuntza munduari begira, ez du begi onez ikusi Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak ikastetxeen bizkar uztea mugikorren inguruko erabileraren protokoloa zehaztea. "Malgutasunaren aldeoa naiz baina ez dena irekita utzi eta baloia ikastetxeei botatzeren aldekoa. Hezkuntza sailak, gutxienez, gida moduk obat eign beharko kule erabaki horiek hartzen laguntzeko".