Itxi

Faktoria

KAZETARI ERREBELDE BAT

Jose Felix Azurmendi: "Gure iragan hurbilaren lekuko aparta da Sanchez Erauskin. Errebeldea eta engaiatua"

JOn Artano | EiTb Media

"Xabier Sanchez Erauskin. Vida de un rebelde con causas" liburua idatzi du Azurmendik, bere lagun Sanchez Erauskini omenaldia egiteko. Horretarak adiskidearen artxibategian bi urtez aritu da bidea egiten, haren biografiako mugarriz mugarri.

  • Jose Felix Azurmendi, Euskadi Irratiko estudioan

    Jose Felix Azurmendi, Euskadi Irratiko estudioan

    22:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

88 urte egingo ditu aurki, eta osasunez pittin bat motelduta dago Xabier Sanchez Erauskin. Astean behin badarik ere egiten dio bisita Joxe Felix Azurmendik. Bisita horietako batean opari eta guzti joan zaio: Sanchez Erauskinen mundualdia liburu batean laburbildu du Azurmendik. 1935ean familia abertzale batean sortu zen Sanchez Erauskin, Gasteizen. Amaren eta aitaren familiek larrutik ordaindu zuten beren pentsamoldea, gerran eta gerraondoan. Hamabi urte koxkorrekin apaiz-gai sartu zenetik ez da geratu Sanchez Erauskin. Gaztetan Saint-Pierre eta Mikelunen izan zen Pasaiatik hara joan ohi ziren arrantzaleei -galegoak gehienak- laguntzen, handik itzuleran kazetaritzan sartu zen buru-belarri eta trantsizioko garaia erretratatzen duten hainbat liburu idatzi zituen.

"Kazetari zorrotza eta konprometitua" izateaz gain, "poeta eta intelektual handia" ere izan dela azpimarratu ohi du AZurmendik; "errebeldia amaigabe bat izan da bere bizitza".