Faktoria
ORKESTRAko zuzendari nagusia
M.Jose Aranguren: "Asteko lanaldia murriztu baino, ordutegien antolaketa malgutzeko aukera aztertu behar da"
P.G. | EITb Media
Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren zuzendari nagusiak onartu du Euskadik duen erronka nagusietako bat dela nola egin bateragarri enpresen lehiakortasuna, garapen ekonomikoa, ongizatea eta jasangarritasuna eta uste du kontua ez dela hainbeste "hazten garen edo ez, nola hazten garen baizik".
-
Mari Jose Aranguren, ORKESTRA lehiakortasunerako euskal institutoko zuzendaria FAKTORIAn.
22:32 min



Enpresa eta industrien lehiakortasuna eta jasangarritasuna uztrgarri egiteko "palanka" teknologia izan daitekeela aipaut du Mari Jose Arangurenek "Faktoria"n: "Jarduera ekonomiko asko sortzen ari dira birziklaia, ekonomia zirkularra, bioekonomiaren inguruan... horrek guztiak jasangarritasunean laguntzen du, ekonomiaren garapena bultzatzen du eta enplegua sortzen du. Eta patente berdeetan, adibidez, beste batzuk baino gehiago ari gara patentatzen. teknologia izan daiteke ekonomia garapena eta jasangarritasuna uztartzeko palanka".
Yolanda Diaz ministroak lanaldia murriziteko egin duen proposamenaz, iritzi dio enpresaz enpresa eta sektorez sektore aztertu behar dela, orokortu gabe, eta lanaldia murrizteaz baino malgutzeari buruz hitz egin behar dela: "lanaldia antolatzeko beste modu batzuk aztertu behar dira ikusteko, nola eragiten duen pertsonen ongizatean eta enpresaren lehiakortasunean eta produktibitatean eta ze aukera izan daitezkeen, horrek gure garapenerako bide berriak zabal ditzaketelako".
Talentuaz, datorern jubilazio aldi handiaz, enpresek soslai egokiko langileak topàtzeko dituzten arazoez....hausnarketa interesgarri asko utzi ditu Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak egindako elkarrizketan.