Itxi

Faktoria

Beizama

Beizaman jende berria nahi eta behar dute

Ane ALbisu | EITb Media

"Beizama, Gipuzkoako erdigunea" liburuaren aitzakiarekin, Beizama ezagutzeko eta dituzten behar eta nahiak plazaratzeko saioa egin dugu bertatik. Beizamaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutu ditugu.

  • Euskadi Irratia Beizaman

    Euskadi Irratia Beizaman

    23:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Beizama, Gipuzkoako erdigunea" liburua osatu dute Fernando Hualde etnografoak eta Joseba Urretabizkaia argazkilari eta editoreak. Bukatzera doan belaunaldiaren kontakizunak eta argazkiak jaso dituzte. Liburuaren izenburua hori da, geografikoki Beizama delako Gipuzkoako erdigunea.

Liburuaren azaleko eta barruko hainbat argazkitako protagonista Maritxu Biain da. Beizamako baserritarra eta ogia egiteko modu berezia duena. Oinekin lantzen du orea eta bitxikeria horretatik abiatuta, Maritxu ezagutzeko aukera izan dugu. Iñigo Altuna aterpetxeko arduradunak esan digu "tribua handitzeko" gogoz daudela, jende berria etortzeko gogoz alegia, herri txikiak bizirik irauteko hori behar duelako. Bide horretan, etxebizitza berriak egiteko Beizaman dituzten proiektuen berri eman digu Begoña Garmendia zinegotziak.

Eta "Faktoria" saioak Beizaman egin duen solasaldian Manuel Labaka beizamarrak ere hartu du parte. Berak egin digu ongi-etorria eta bera izan da liburua egiteko ere baserriz baserri ibili dena liburuaren egileei lagunduz.

Eskerrik asko guztioi. Gora Beizama!!!