Itxi

Faktoria

EEE-ko zuzendari nagusia

Iñigo Ansola: "Labraza,Armiñon eta Gasteizko bi parke eoliko eta fotoboltaikoak obretan espero ditut 2024an"

P.G. | EITb Media

Legebiltzarrak onartzear duen trantsizio legeaz eta Euskadiko mix energetikoan berriztagarrien pisua handitzearen garrantziaz mintzatu da Iñigo Ansola, Energiaren euskal erakundearen presidentea. Deskarbonizazio helburuak lortzeko mugikortasunaren alorra giltza dela ohartarazi du.

  • Iñigo Ansola, EEEko zuzendari nagusia

    Iñigo Ansola, EEEko zuzendari nagusia

    25:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren hitzetan, deskarbonizazio helburuak lortzeko, mugikortasun alorrean dugu erronka nagusia. Bide horretan argi du ibilgailu elektrikoa gelditzeko etorri dela, batez ere ibilgailu txikietan. Baina aipatu du bere iritzian, "ez dela teknologia bakarra izango eta denek lagunduko dutela, gauzak ez direlako gauetik egunera egiten eta mix energetikoan aldakta handiak eman diren arren, denbora beharko delako aurrerantzean ere deskarbonizazio helburuak lortzeko".

Zentzu horretan, europa "azkarregi" ari ote den galdetuta, Ansolak dio "tamalez, berriztagarriak ez direla nahikoak eta respaldoko  energia baten premia dagoela gaur gaurkoz, egunero ez dagoelako bermatuta eguzkia, haizea edo ura", eta erantsi du galdera oso garrantzitsu bat dagoela mahai gainean, "ea zer teknologiatan oinarritu bhear dugun".

Baikorra da, dena den, Trantsizio legeak finkatzen duen helburuari begira, egingarri ikusten du sei urte barru berritztagarrien eskutik, erabiltzen dugun energiaren %32 ekoiztea. Bai, aurre ikusita dauden azpiegiturak garatuz gero: "Sekurako proiektu mordoa dago, arlo pulbikotik eta pribatutik bultzaten ari direnak, fotoboltaikoetan eta haize erroten bitartez. Ez da kapritxo bat. Erregai fosil gutxiago erabiltzeko eta kentzeko, berriztagarriak gehitu behar dira, fosilekiko gure menpekotasuna jeisteko. Klima aldaketari aurre egiten lagunduko digu eta industriarentzat ere energiaren prezioak lehiakorragoak izango dira".

Zehaztu ere zehaztu ditu dauden 15 bat egitasmotatik zeintzuk espero dituen aurten eraikitzen hastea:  Gasteiz inguruan, EEE-k eta Solariak elkar lanean garatzen ari diren  bi planta fotoboltaikoak, Armiñonen  Euskadiko handiena izango den EKIENEA eta Labarako haize  errotena.