Itxi

Faktoria

GAZTEEN EMANTZIPAZIOA

Gazteek emantzipatu nahi bai, baina nola bizi dute egoera?

Maitane Subijana | EITb Media

Gazteak emantzipatzeko bultzada eman nahi duen diru-laguntza otsailetik eska dezakete EAEko gazteek. Diru-laguntzaz, merkatuaren egoeraz, eta gazteek etxebizitzaren afera nola bizi duten aztertu dugu

  • GAZTEAK ETXEAN

    GAZTEAK ETXEAN

    20:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Otsailaren 20an sartuko da indarrean Eusko Jaurlaritzaren "Emantzipa" diru-laguntza; gazteak emantzipatzeko bultzada eman nahi duen diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute EAEko 25 eta 29 urte bitartekoek, hainbat baldintza beteta. "Faktorian" gazteen errealitatea ezagutu nahi izan dugu, askok emantzipatu nahi bai, baina gurasoen habia utzi ezinik baitabiltza, prezio garestiek eta lan merkaturako sarrera atzeratu izanak eraginda.

Oñatin emantzipatuta bizi diren Nagorerengana eta Martinengana jo dugu, 26-27 urte dituzte, eta alokairuan bizi dira euren jaioterrian, etxea ahoz aho eskuratu dute, eta "emantzipa" eskatzekotan dira. Kezkaz bizi dute etxebizitzaren afera, eta diru-laguntzak lagungarri zaizkien arren, epe motzeko irtenbidea baino ez direla uste dute.

Miren Saratxagak, Gazteen Euskal Behatokiko zuzendariak, egin digu gazteen egoerari buruzko argazkia, eta Alaitz Birizuelak, Larrea higiezinen agentziako langileak, kontatu digu merkatuaren egoera zein den, alokairurako ez dute etxebizitzarik eurenean.