Faktoria
TRIKITIXA
Gorka Erostarbe: "Trikitiaren historiako klasiko handietako bat da Egañazpi"
JOn Artanon | EiTb Media
"EGAÑAZPI, ezink esan polita ez dela..." liburua ondu du Erostarbek, Joxe Mari Urbieta 'Egañazpi' pandero-jotzailearen biografian murgilduz. Jaiotetxean erretilu zahar bati kolpeka hasi zenetik jaso du haren ibilia eta izana.
-
Gorka Erostarbe, Egañazpi baserriko atarian
33:27 min
Sakabi soinu-jotzailearekin "Euskal Herriko lehen pop-a bikote izarra" osatu zuen Egañazpik. Ideia hori da Gorka Erostarbek bere lanaren orrietan isuritakoetarik bat. 150 orrialde inguruko lanean xarmanki jaso ditu Zumarragako kazetariak Egañazpiren artearen eta magiaren ertzak eta azpildurak. Egañazpiren kantaeraz, "mantsoagoa, malenkoniatsuagoa, intimoagoa", hark sorrarazten zuen liluraz, atzerriko musikarien eraginez, eta oro har, trikitixak sufritu duen gutxiespenaz ere aritu da Maider Segurola eta Jon Artanorekin, Egañazpiren jaiotetxe ataritik.