Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Nerea Kortajarena: "EH Bilduk arduraz jokatu du legealdian, baina ez dugu erantzun berdina jaso Gobernutik"

OIhane Yustos | EITB Media

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak "Faktoria" albistegian esan du aurreko hauteskundeetan izan duten hazkundea ez dela "koiunturala izan" eta udaberriko bozen ondoren, 'koalizio ireki-inklusiboen' aldeko apustua egin du.

  • Nerea Kortajarena, EHBilduko Eusko legebiltzarreko bozeramalea

    Nerea Kortajarena, EHBilduko Eusko legebiltzarreko bozeramalea

    26:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadiko legealdiaren azken asteetan egon gintezke eta lehenbailehen hauteskunde hitzordua zein den jakin nahi du EH Bilduk. "Ez du zentzurik guztiok onartzen dugunean ziklo berri batean gaudela, hautagai berriak daudela, hauteskundeak noiz diren oraindik ez esan izana". Nerea Kortajarena Euskal Herria Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak 'argibideak' esaktu dizkio Iñigo Urkullu lehendakariari, "ziurgabetasun egoera honek" ez duelako zentzurik bere ustez.

Agintaldiarenak egin duelako, kliman agerikoa dela esan du "Faktoria" albistegian eta balantzea egiteko balaitu du. "Euskal Herria bilduk arduraz eta jardun du" baina, ez du jarrera berdina ikusi Eusko Jaurlaritzan. "Eskuzabaltasunik ez" esan du hitzez hitz. Nahiz eta transizio energetikoko legean, transizio legeak eta haur eta gazteen legean jaurlaritzako alderdiekin eta oposiziko beste hainbat taldeekin bat egin duten.

Koalizioak izan ditu hizpide berriz ere EH Bilduk, "Iruñea eta Nafarroako ereduak" kontuan hartu behar direla ohartarazi du Kortajarenak. Koalizio subiranistak ez du beraz albo batera utzi "aliantza ireki-inklusioen proposamena"'. "Sabin Etxean hasi eta hainbat herritara zabaldu den koalizioak zer utzi duen badakigu, 0 izan da emaitza, horregatik egin behar dira akordio irekiak, herritarrek ezkerreko politika subiranistak eskatzen dituztelako", gaineratu du Kortajarenak.