Faktoria
Etxauzia Jauregia
Annie Obiague: "Etxauzia Jauregiaren atezainen etxean bizitzea ametsa zen niretzat"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Baigorrin egin dugu zita Annie Obiaguerekin. XV. mendean eraiki zuten Etxauzia Jauregiaren ondo ondoan bizi da gaur egun; zehazki, atezainena izandakoen etxean egiten du egunerokoa.
-
Annie Obiague
25:47 min
Bere etxearen atarian hartu gaitu Annie Obiaguek, eta bera umea zela Etxauzia Jauregiaren inguruak nolakoak ziren kontatu digu. Orain erretiroa hartuta dago, baina erizain lanbideaz eta gaztea zela euskararen alde egindako jarduerez hitz egin digu.