Faktoria
VALENTZIAKO SUTEA
Iñigo Lizundia: "Mota horretako eraikin gutxi egongo dira Euskadin; gaur egun debekatuta dago poliuretanoa"
EIDER ARANBERRI | EITB Media
Atzo Valentzian su hartu zuen 14 solairuko eraikinaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen dute, baina, itxura guztien arabera, aireztatutako fatxadan zegoen poliuretanoak ahalbidetu zuen garrak azkar zabaltzea. Azalpen teknikoa eskatu diogu Iñigo Lizundia arkitektoari eta EHUko irakasleari.
-
Valentzian, suak kiskalitako eraikina
3:57 min
Poliuretanoa plastikoa dela dio Lizundiak, eta 90eko hamarkadan isolamendu bezala erabiltzen zen material nagusia omen zen: "Garai hartan, eta orain arte, bi orriko adreiluzko fatxada asko egin da, eta tartean sartu den material nagusia izan da. Halere, 2006. urtean kode teknikoa onartu zenetik, gaur egun aireztatutako fatxadetan debekatuta dago mota horretako materiala".
Beraz, ba al dago gure inguruan Valentziako eraikinaren antzeko egoeran egon daitekeen eraikinik? Bada, Lizundiaren arabera, "eraikin oso gutxi" egon daitezke Euskadin egoera horretan eraikita: "gure inguruan, 2000 urtetik aurrera, dezente aurrerago, hasi ziren aireztatutako fatxadak modu nagusian erabiltzen; aldiz, poliuretanoa 2005 urtea baino lehen eraikitako eraikinetan erabiltzen zen. Kontua da orduko bi orritako hormen barruko isolamenduak hermetikoak zirela, hau da, hor ez dago sua zabaltzeko arriskurik".