Itxi

Faktoria

KANBO, LAPURDI

Arnaga etxearen hibernazioa

Jon Artano | EiTB Media

Maia Martinon kultur teknikariak eta Jean Francois Oxarango lorazainak, Edmond Rostande eta Rosemonde Gerard idazleen etxebizitzaren atze-aurreak, lorategiak, eta pasabide ezkutuak erakutsi dizkigute. Jauregia itxita den hilabeteotan "garbiketa handia" egin eta erakusketa berria prestatu ohi dute.

  • Martinon eta Oxarango, Arnaga etxean

    Martinon eta Oxarango, Arnaga etxean

    37:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxoaren 24an irekiko dute bisitarientzat Arnaga etxea. Bien bitartean jo eta ke ari dira bertan lanean. Bost lagun ari dira etxearen garbiketan egunez egun; zorua eta zureria leundu, liburuei hautsa kendu, latoi eta brontzezko piezei lizunaren aurkako tratamendua eman... beste batzuk berrikuntza museistikoak diseinatzen ari dira bai eta saltokiko inbentarioa egiten ere. Etxe barneko garbiketan bost lagun ari dira, beraz, eta beste hainbeste kanpoan, etxearen aurrealdeko lorategi frantsesean heskaiak mozten, eta hareazko bideak eta urmaelak garbitzen. Udaberrian erneko den kolore-eztanda ere diseinatua du Oxarangok: "Hamar lore espezie desberdin erabiliko ditugu; kolore beroagoak, azkarragoak, etxetik hurbil eta hotzagoak, pastelagoak, urrundu ahala".