Itxi

Faktoria

Medikuen guardiak - eztabaida

Medikuen 24 orduko guardiak kendu behar al dira? Euskal Herriko profesional eta erakundeen iritzia, Faktorian

Menorkako ospitale bateko medikuak sinadura bilketari helduz, profesional eta erakunde publikoen iritzia, Euskadi Irratian

  • Medikuak eta 24 orduko lan txandak

    Medikuak eta 24 orduko lan txandak

    5:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eztabaida ez da berria baina, lehen lerrora ekarri du Tamara Contreras Del Pinok, Menorkako Mateo Orfila erietxeko zainketa berezietako medikuak. Sinadura bilketa hasi du CHANGE.orrian, 24 orduko lan txandak desagertu daitezen. Ekimen horrekin suspertu du ika-mika, Monica Garciak Espainiako osasun ministroak berak bat egin duelako proposamenarekin.

Hiru profesionalen iritzia jaso dugu "Faktoria"n. Olatz Iriondo Idigoras anestesita da, Ane pediatra eta Olatz Zarate larrialdietako medikua. Hirurek erietxeetan egiten dute lan eta hiruren egiten dituzte 24 orduko lanak. Baina, iritzi desberdina dute: Olatz Iriondo guardiak desagertzearen aldekoa da, 'pazienteei eragiten die, frogatuta dago. Guardiako ordu jakin batzuetan akatsak egiteko arrisku handiagoa da'. Pediatrian aritzen den Anek bat egiten du, 'nekatzen joan ahala erreakzionatzeko aukera gutxitzen da eta kontuan hartzen bada. Gidatzen dugunean barneratuta dugu 4 orduro geldialdia egin beharko genukeela baina, normaltzat jo da mediku batek 24 orduz lan egitea'. Olatz Zarate larrialdietako medikuak aldiz, gustoko ditugu 24 orduko guardiak eta irtenbidea beste toki batean dagoela uste du, 'neke fisiko eta mentalera eramaten gaituena ez da 24 orduko guardia, lan karga eta estresa baizik'. 'Denbora da gakoa' dio larrialdietako medikuak, 'denbora eta esku lan falta'.