Itxi

Faktoria

Kontziliazioa

Haurrak zaintzeko eszedentzia eta murrizketen % 15 hartzen dituzte gizonek gurean

Jone Larrañaga | Eitb media

2019an % 9koa zen umeak zaintzeko baimen bereziak hartzen zituzten aiten kopurua. Aldaketa gertatzen ari da, aldaketa motela den arren.

  • Lander eta Urko txikia. Goizek erosketetara lagundu ditugu.

    Lander eta Urko txikia. Goizek erosketetara lagundu ditugu.

    26:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gero eta gehiago dira 16 asteko baimen ordaindua pasa ostean, euren umeen zaintzan inplikatzeko murrizketak edo eszedentziak hartzen dituzten gizonezkoak. Oraindik, ordea, % 15 baino ez. Hala egiaztatzen dute Eusko Jaurlaritzaren datuek. Haurrak zaintzeko baimen berezietarako dirulaguntzak eskatzen dituztenen artetik % 85 dira emakumezkoak.

Salbuespena dira, beraz, oraindik, Lander eta Inguma. Bi haur txikiren aita da lehenengoa eta harrera aita, bigarrena. Euren haurren hezkuntzan zuzenean inplikatu nahi zutelako jo dute baliabide horietara.

Gizonezkoak hartzen dituztenak eszedentzia laburrak dira, gehien bat; murrizketak gehiago ari dira eskatzen, Fagor taldean egiaztatu digutenez.

Irune Mugurza Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren zuzendariak dio politika aktiboekin lagundu litekeela baina kultura aldaketa honek indarra har dezan, enpresaren eta orohar, gizarte osoaren bultzada behar dela.