Faktoria
Lazkaotik Melbournera
Erika Gonzalez: "Hizkuntza gutxituetan ere itzultzaileak eta interpreteak trebatzea da gure helburua"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Hamasei urte bete ditu Erika Gonzalezek Euskal Herritik kanpo, eta gehienak Melbournen eman ditu; bertan RMIT Unibertsitateko irakasle asoziatua da eta itzulpengintza eta interpretazio arloko zuzendaria.
-
Erika Gonzalez
17:21 min
Australian egun 400dik gora hizkuntza hitz egiten dira, eta egunerokoan, zein, inguru ofizialetan ingelesa lehenesten den arren, hizkuntza elkarbizitza duina eta egokia izan dadin lanean jarduten du Erika Gonzalezek; hizkuntza horien arteko itzulpenak eta interpretazioak ahalik eta zuzenenak izatea da helburua. Horretarako RMIT Unibertsitatean dihardu lanean, eta, interpretazio eta itzulpengintzako graduondoa gaur egun, hamabost hizkuntzatan ematen dute.