Itxi

Faktoria

Turismoa

Turismoaren demokratizazioa eta jasangarritasuna: denboraren eta espazioaren kudeaketa

I. I. B. | EITb Media

Donostiako Udalak turista taldeak mugatzeko hartu duen erabakitik abiatuta, turismoaz hausnartu dute Faktorian Jon Insausti Donostiako Udaleko zinegotziak eta Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak.

  • Turismoa.

    Turismoa.

    23:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bisitari oldea eta bertakoen bizimodua uztartzea, hori da turismoak egun duen arazoetako bat. Horri irtenbidea eman eta hiriaren argazkia egiteko asmoz onartu du Donostiako Udalak ordenantza kaleko turista taldeetan turista kopurua mugatzen dituena. Jon Insausti zinegotziak azaldu du turismoa eta eguneroko martxa uztartu behar direla. Bide horretan hartu dute erabakia, sektoreko eragileekin elkarlanean. Azken urteetan hazkundea somatu dute udaletik, baina zenbakietara ekartzeko beharra ikusi dute. Insaustik ohartarazi du "turismoaren markoa zaharkitua" geratu dela eta, hortaz, debatea bera ere aldatu egin behar dela. Aukera berriak sortu dira, eta aukera horiekin elkarbizitza sustatu nahi du udalak, behar diren neurriak hartuta.

Euskal herri eta hiriek dituzten mugez jabe da Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria. Bisitarien "karga ahalmen jasangarria" behar da, denbora eta espazioa banatuz eta kudeatuz. Onartu du askotan turista kopuria gehiegizkoa izan daitekeela, eta neurriak hartu behar direla. Hori bai, ohartuz norbera ere badela turista eta, beraz, arduraz jokatu behar dela.