Itxi

Faktoria

EGURRA MAITE DUEN GIZONA

Javier Lasa, arotza: "Mendira joandakoan arbolei begira egoten nauk"

Jon Artano | EITb Media

Arbola zuztarrak menditik ekarri eta horietatik eskulturak ateratzen ditu. Ofizioaz gain afizioa ere eman dio egurrak Lasari. Altzari modernoenak egiten badaki, baina ardiak jezteko kaiola bat egiten ari dela harrapatu dugu: "Hogeitaka urte hauetako bat egin ez nuela..."

  • Lasa, Isuola baserrian duen lantegian

    Lasa, Isuola baserrian duen lantegian

    14:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ibaieder errekaren urek mugitzen zuten ola bat gordetzen zuten garai batean Isuola etxeko hormek. XV. mendeko eraikin dotore hori baserria izan zen, ola izateari uztean. Sortetxea du hori Javier Lasa Esnaolak, eta bertan du bere pasioa lantzeko txokoa. Barrura gonbidatu eta, sartzean, lilurak hartu gaitu. Hauts partikulak dantzan ikus daitezke kanpotik iristen den argitan. Apalategietan Lasak sortutako artelanak, eta klase guztietako erramintak daude. Aroztegi handi batetik erreskatatutako makina handiak ere bai. Arotza baita Lasa, 1971n hasi zen ofizioan. Arotza eta artisaua. Arotza artisaua eta artista. Zokomiran ibili gara eta amaierarako utzi dugu erdi-erdian Lasak amaitzear duen pieza: ardiak jezteko kaiola bat.