Itxi

Faktoria

LITERATUA

Joannes Jauregi, itzultzailea: "Hasieratik kateatu ninduen Jon Fosseren idazteko moduak"

Jon Artano | EITb Media

2023ko Literatura Nobel Saridun Jon Fosseren "Trilogia" euskaratzen ari da Jauregi, eta langintza horren zirrikituetan sartu-irtenean ibili dira elkarrizketan.

  • Joannes Jauregi, Miramongo atarian

    Joannes Jauregi, Miramongo atarian

    24:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehen zirriborroa amaituxe du oraintxe, berrikuspenei eta orrazketei ekitea dagokio orain. Gustura ari da, Joannes Jauregi, maite baitu 2023ko Literatura Nobel Saridun Jon  Fosseren estiloa, eta maite baitu itzulpengintza ere. "Fosse antzerki asko idatzitakoa da, eta ezagun du hori elkarrizketen bizitasunean eta. Bestalde kezka espiritualekiko eta mistizismorako joera du, eta esan ezina den hori nabarmentzea lortzen du".

Jokin Zaitegi Saria irabazi du Jauregik, eta zubi hizkuntzak erabiliz -ingelesa eta gaztelania nagusiki- ari da Norvegiako idazlearen lanik ezagunena euskaratzen.

Ofizioz irakaslea da Jauregi: euskara, literatura eta latina irakasten ditu. Eta ikasleei irakurzaletasuna txertatzen saiatzen da. Hutsarte oro baliatzen ditu makutoan daramatza liburuetarik bat atera eta leitzen hasteko. "Carvalho Euskadin, Moby Dick, Septologia... mila liburu ari naiz irakurtzen aldi berean, oso irakurketa bizitza kaotikoa daukat" kontatu du Jauregik, irrati-estudiora sartu aurretik eskuartean zuen liburuaz galdetuta.

Adimen artifizialik erabiliko ote duen galdetuta, "Eez!" luze bat atera zaio, gero ñabartu egin duena: "norvegieraz dakien norbait aurkitu nahi nuke lana amaitu aurretik sortuko zaizkidan azken zalantzak argitzeko; inor topatuko ez banu, agian, erabiliko dugu itzultzaile automatikoren bat, xehetasun ttiki horietarako. Beraz, erramintza gisa, agian, erabiliko nuke, hiztegiak erabili ohi ditudan moduan". Oro har, dena den, "mesfidantza" ere sortzen dio adimen artifizialak, "itzultzaileon lan baldintzak kaskartzen ari baitira teknologia hori erabiliz".