Faktoria
Makrobiomik makrobiota pilulak
Mikrobiota, hesteetako altxorra pipuletan egiten dute Mikrobiomiken laborategietan, gorotz emaileei esker
Nagore Telleria | eitb media
Clostridium difficile bakterioak sortzen duen infekzioaren kontra eraginkorra dela frogatu dute eta Europako Medikamentu Agentziaren oniritzia jasotakoan hasiko dira Europan merkaturatzen. Boluntarioen gorotzetik hartzen dute mikrobiota eta laborategian tratatuta pilula bihurtu.
-
Mikrobiomik enpresan, Ziortza Ispizua, Nerea Rodriguez eta Olaia Aurtenetxe
26:08 min
Gorotz transplanteak bere horretan ere egiten dira. Kirofanoan eta kolonoskopia bidez egin ohi dira baina Bizkaiko Parke Teknologikoan garatu duten metodoaz, askoz ere errazagoa da mikrobiota piluletan hartuta. Biomiken boluntarioen gorotzak baliatzen dituzte laborategian. Mikrobiota emailetzan ordea, hamarretik batena izaten da erabilgarria. Ziortza Ispizua ekoizpen arduraduna, Nerea Rodriguez kalitate kontroleko teknikaria eta Olaia Aurtenetxe entsegu klinikoen arduradunak azaldu digute zer eta nola egiten duten. Eskuartean dituzten ikerketez eta hesteetan kokatutako bigarren garunaz jardun dugu hirurekin.