Faktoria
Parkinsonaren eguna
Begoña Solaun: "Helburua da ahalik eta independenteena izatea, baina gaixotasunaren araberakoa da; loteria"
I. I. B. | EITb Media
Parkinsonaren Nazioarteko Eguna baliatu dugu gaixotasun degeneratiboa gertutik ezagutzeko Begoña Solaunekin. ASPARBI Bizkaiko elkartearen lana ere nabarmendu du, besteak beste, Walking Football ekimenean parte hartzea bultzatuz.
-
Begoña Solaun.
12:47 min
Begoña Solaun bizkaitarrari orain lau urte diagnostikatu zioten Parkinson gaitza. Erizaina da profesioz, baina dar-darraren ondorioz lana utzi behar izan zuen. Tratamenduarekin arazoak izan zituen hasieran, baina esan du egokitu eta lortu duela bizimodu independentea izatea. 30 urte bete berri dituen Bizkaiko Parkinsonaren Elkartearen (ASPARBI) laguntza ere badu.
Walking Football ekimenaren nondik norakoak azaldu ditu, baita honek dakarzkien onura ere. Azaldu digu terapia ez ezik, ilusioa sortzen dietela taldekideei. Asparbi-ko dozena bat inguru dira parte hartzen dute.