Faktoria
Sukaldarien Liga
Maria Amundarain:"Sukalde profesional batean baino presio handiagoa sentitu nuen telebista saioan"
Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media
Sukaldari zumaiarrak irabazi du ETB 1eko "Sukaldarien Liga" lehen saioa, eta, beraz, pantailen aurrean bizitako esperientziaz eta gaur egun Arzak jatetxean duen lanaz jardun gara Maria Amundarainekin.
-
Maria Amundarain
26:17 min
Txikitatik izan du sukalderako zaletasuna Maria Amundarainek, eta, gaur egun, sukaldaria da; zehazki Arzak jatetxeko partida burua da. Donostiako jatetxe entzutetsuan hartutako oporrak baliatu ditu "Sukaldarien Liga" saioan parte hartzeko, eta lehen edizioa berak irabazi du. Telebistako esperientzia intentsitate altukoa izan dela aitortu du, eta deboraren kudeaketan hobetzen lagundu diola. Hori jakinda, Arzak jatetxeko sukaldaria den Igor Zalakaini, Mariari erronka txiki bat proposatzeko eskatu diogu, eta ezkontzea ia ezinezkoa diruditen hiru osagai plater batean jartzea eskatu diogu; olagarroa, txokolatea eta limoia. Lortu ote du goi mailako plater bat osatzea?