Itxi

Faktoria

Alde bat eta bestea: Mugak

Elena Casirain:"Mugak dira gure beldurren lekuak"

Ainhoa Urretabizkaia | Eitb Media

Antropologian doktoregaia da Elena Casirain EHU eta Toulouseko JEAN JAURÈS unibertsitatean. Ondare inmaterialaren ikerketa etnologikoan berezitu zen masterrean eta orain Euskal Herriko mugaldeko bizipenen inguruan ari da tesia ontzen.

  • Elena Casirain

    Elena Casirain

    21:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ortzaizen jaioa da Elena Casirain eta mugaren kontzeptua oso barneratuta duela aitortu digu; horregatik, ia ia ez zuen zalantzarik egin bere tesirako gaia aukeratzeko garaian. Batez ere muga politiko baten presentziak Zuberoan, Nafarroa ipar-ekialdean eta Behe Nafarroan duen eragina ari da aztertzen, eta hori osatzeko inguruko bizilagunekin egindako elkarrizketak izan ditu oinarrian. Oraindik lana osatzeke duen arren, orain arte atera dituen ondorio batzuen berri eman digu.

Gainera, Ipar euskal Herriko Garapen kontseiluak, Cederna Garalurrek eta Euskal Herriko unibertsitateak martxan jarri duten MUGALUR proiektuaz ere jardun gara eta herritarrekin egiten ari diren topaketak nola joan diren kontatu digu.