Faktoria
Elkarrizketa politikoa
Eneko Andueza: "Onuragarria litzateke galdeketa legealdi honetan egitea"
EITB Media
Batzuek "obsesio independentistak" alde batera utziz gero, uste du bideragarria dela legegintzaldi honetan bideratzea akordioa, Gorteen onarpena eta galdeketa.
-
Eneko Andueza
22:36 min
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Euskadi Irratiko "Faktoria"n esan du "onuragarria" litzatekeela autogobernua eta estatutuari buruzko galdeketa legegintzaldi honetan bertan bideratzea. "Batzuek obsesio soberanistak eta independentistak" albo batetara utziz gero, eremu sozialean erdigune handi bat dagoela azaldu du eta hor lor litekeela adostasuna. "Hor zentratzen bagara gauza ondo joango da", esan du. Gaineratu du estatu mailako giro politikoa ikusita, "oso komenigarria" dela gauzak "ondo eta ahal bezain azkar" egitea. Egingarria ikusten du adostasuna, gorteen berrespena eta galdeketa abiatzera doan legegintzaldi honetan bertan egitea
Jaurlaritza berria osatzeko negoziaketei buruz, berriz, Anduezak berretsi du orain baino pisu handiago eskatuko dutela gobernuan, baina kargu zehatzez hitz egin aurretik EAJren proposamena ezagutu nahi duela dio.