Itxi

Faktoria

GASTEIZKO ARAMAIOAR BAT

Sabin Salaberri: "Aitak biolina jotzen zuen, amak abestu; haiengandik jaso nuen musika zaletasuna, umetan"

Jon Artano | EITB Media

Armentiako Prudentzio Deuna Lagunen Kofradiak aurtengo domina Sabin Salaberriri eman dio. Musikagintzan -klasikoan konposatu du batez ere baina Amets pop taldean ere aritu zen, 60 eta 70eko hamarkadan- eta euskaltzaletasunean asko eman du Salaberrik, eta azken urteotan eskertza jasotzen ari da.

  • Sabin Salaberri, Gasteizko Karmengo elizaren atarian

    Sabin Salaberri, Gasteizko Karmengo elizaren atarian

    18:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gasteizko Karmengo elizaren organoan jarrita elkarrizketatu dute Salaberri. Gerra leheertu zenean bi urte eskaseko mutil-koskorra zen aramaioarra, eta lehendabiziko urteetan gazitik probatu zuen, probatu zuenez. Bere mundualdiaren errepaso bixkorra egin du irrati jardunean. Jose Mari Velez de Mendizabal lagunaren hitzak entzun ditu eta, amaitzeko, eskuak eta oinak dantzatu ditu organoan. Johann Sebastian Bach aukeratu du, jakina; "musikaririk handiena da niretzat". V. Suite Frantsesa, "Allemande", jo du zuzenean.