Faktoria
MITXEL LAKUNTZA
Lakuntza: "EH Bilduk Gobernuarekin kooperatu nahi du, ez konfrontatu; haien politikak zilegiztatzen dituzte"
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Maiatzaren 1aren bezperan, Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegian izan da Mitxel Lakuntza, ELA sindikatuaren idazkari nagusia. Langileen eskubideak bermatzeko, konfrontazioaren bidea defendatu du.
-
MITXEL LAKUNTZA
23:19 min
Konfrontazio demokratiko eta politikoa aldarrikatu ditu Mitxel Lakuntza ELA sindikatuaren idazkari nagusiak, gizarte mailakoa eta sindikala. Esan duenez, esperientziak erakutsi du konfrontazioaren bidetik etorri direla langileentzako lorpenik garrantzitsuenak. Zentzu horretan, beste behin defendatu du greben zilegitasun eta eraginkortasuna. Maiatzaren leheneko mobilizazioen inguruan esan du, langileak aktibatuta ikusten dituela.
Aipamen berezia egin die langile migratu eta arrazializatuei, esan duenez, Euskal Herriko hainbat enpresarik baliatzen dute haien zaurgarritasun egoera, esplotazioaren bidez negozioa egiteko.
Politiketan aldaketa handirik aurreikusten ez duen arren, Eusko Jaurlaritza eta Lehendakari berriari jarrera aldaketa eskatu die; Iñigo Urkullu lehendakariaren jarrera erabat gaitzetsi du, gogoratuz, ez duela haiekin bildu nahi izan. EH Bildurekiko ere kritiko entzun dugu; kanpainan zehar gobernuarekin kooperatzea planteatu dutelako, eta ez konfrontatzea. Lakuntzak uste du horrek gobernuaren politikak zilegiztatzen dituela, eta iritzi dio, ezinezkoa dela EAJ eta PSE-EErekin herri itunak ixtea etxebizitza edota osasungintza esparruetan. Uste du ezin dela halako itunik egin arazoa sortu dutenekin.
Pedro Sanchezen gutunaren harira, esan du presidenteak urratsak eman beharko lituzkeela aitortu dituen hutsune demokratikoak konpontzeko.