Faktoria
Batelak zaharberritzen
80 urteren ondoren "Xabier" batela, berriz ere, uretan da
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Zumaiako Beduola Elkartearen eskutik, "Xabier" batela uretara itzuli da. Zaharberritze lanetan aritu dira, Joxe Manuel Osa gidaritzapean Pello Iribar, Mitxel Gorrotxategi, Mikel Zelestino eta Luis Zulaika.Aurtengo Itsas Festibalean, Pasaiako Badian sartuko den ontzietako bat izango da.
-
"Xabier" Batela
15:38 min
Zaharberritze lanetan aritzen dira Zumaiako "Beduola" Elkartean, eta uretara itzuli duten azken batela "Xabier" izenekoa da. Beduola Elkarteko Beñat Ibaietak eman dizkigu azalpenak eta kontatu digu ontziak sorrera Orion duela; zehazki Txanka familiaren lokalean. Azaldu digunez, XX. mendearen erdialdera San Nikolas jaien bueltan egiten ziren estropadetan omen zen arrakastasua batela, erakusten zuen abiaduragatik. Ondoren, Donostian ere erabili zuten, eta 1995. urtean egun Beduolako kide den Pello Iribarrek jaso eta ia orain arte Getariako Udalarena den lokal batean gordeta egon da. Duela bi urte, 2022an, Beduolaren lokalera ekarri zuten, eta iaztik aritu dira ontzia zaharberritzen.