Itxi

Faktoria

Alderdi Popularra

Garrido: "Aurreko legegintzaldian Podemosi boto gutxiagorekin mahaian egin zioten lekua exijitzen dugu"

Jone Larrañaga | EITb Media

EAJk eta Alderdi Sozialistak Alderdi Popularra "berriz ere" mahaitik kanpora utziko dutela salatu du legebiltzarkide popularrak. Gizarteak botoetan erakutsitako aniztasuna organu horretan ordezkatuta egon behar duela uste du.

  • Laura Garrido

    Laura Garrido

    24:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laura Garrido legebiltzarkide popularrak EAJ eta PSOEren jarrera salatu du PP Legebiltzarreko mahaitik kanpora utziko dutelako, "aurreko legegintzaldian egin zuten bezala".  Argudiatu du aurreko legegintzaldian Podemosi egin ziotela leku bat mahaian eta oraingo hauteskundetan PPk haiek baino eserleku bat gehiago lortuta ere, ez diotela lekurik egin. "Mahaiak ez du ordezkatuko Eusko Legegiltzarraren eta euskal gizartearen aniztasuna",  esan du.